XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Ez al diozute itxura txarrik ematen? Txabolatik bereala mendi-bizkar mearra dator. Bi eskuakin arkaitzari elduaz bakarrik garaitu ditekena.

Ez omen dago gaxorik-ta...

Baiñan ezin ba'du aurrera jarraitu emen utzi bearko dugu.

(II Gelara otsegiten dute eskua borobilduta aoan jarririk).

Gaxorik al zaude? Ez du erantzuten. Maisuari galdegingo diogu. (Maisuari) Arestian galdegin genizunean, mutikoaz, malda gora igotzeak eman nekea besterik ez zuala esan zenigun, baiñan orain arpegia zurbildu zaio. Eseri egin da.

MAISUA @- Gaxotu zaigula ikusten dut. Leia zaitezte mendi bizkarrera eramaten.

IRU IKASLEAK - Aleginduko gaituzu. (Teknika: Iru ikasleok leiatzen dira mutikoa Bizkar-mearrera eramaten. Bizkar-mehar au antzeslariok eskallera, koska, alki ta olaz eraikiko dute. Iru ikasleak banaka igo al izateko eran baiñan ez mutikoa berekin daramatenean).

IRU IKASLEAK - Ezin dugu gallurrera gurekin eraman al izango, baiñan ez dezakegu berarekin emen gelditu. Dana dala, aurrera jarrai bear dugu, ezen Erri oso bat gu billa goazen sendagailluen zai bait dago.

Gogorra da esatea, baiñan gurekin etortzerik ez duan ezkero emen mendian utzi bearko dugu.

MAISUA @- Ala bearko du. Ez dizuet ezetzik esango. Baiñan bidezkoa derizkiot gaxotu danari galdegitea, ea beragatik guziok atzera itzuli bear dugun. Gizarajoak min aundia ematen dit biotzean. Berarengana noa alik eta leunena gauza gertutzea.